" />

Prentsa Aretoa

2005/11/26

Imaz: "Nafarroa eta Espainiar estatuaren arteko harremana ez da alde bikoa, menpekotasunezkoa baizik"

"Hobeagotzea Berriztatzeko proposamena" titulupean Jose Angel Aguirrebengoak eta Josu Jon Imazek, NBBren eta EAJren Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak, hurrenez hurren, Tuterako Nafarren Etxean eskaini duten hitzaldian EAJk, Nafarroako Parlamentuan aurkeztu zuen Autogobernu Txostenaren oinarrizko printzipioak azaldu dituzte.

rss Ezagutzera eman
Imazen ustez "Nafarroak erabakitzeko duen eskubidea eta Espainiar Estatuarekin akordioetara irizteko beharrizana, oinarrizkoak dira". Gaineratu duenez "berme juridikoak eskatzen ditugu Estatuarekin ditugun harremanetan, izan ere, gaur egun Nafarroa eta Estatuaren arteko harremana menpekotasunezkoa da".
Buruzagi jeltzaleak Nafarroak, berezko nortasuna duen elkarte gisa, kontsulta egiteko, bere autogobernu maila erabakitzeko eta Espainiar gobernuarekin izan nahi duen harreman maila erabakitzeko eskubidea du.

Bestalde, Agirrebengoak, EAJk Hobeagotzea Berriztatzeko egin duen proposamenaren artikulu garrantzitsuenak azaldu ditu. NBBren presidentearen ustez UPNk "PPren estrategia bera jarraitzen du eta azken hauen modelu jakobino eta zentralista bera erabiltzen du".
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!