Prentsa Aretoa

2005/11/28

Bandera

Ostegunetik, azaroaren 24tik, Nafarroako Liburutegi Nagusiak hiru bandera berri ditu bere fatxadan. Kontua da egun horretara arte bertara sartzen zirenak Udalbideren jabetzakoa den lehen solairuko balkoian esekita zeuden ikurriñaren eta Nafarroako eta Europako banderen azpitik egin behar zutela. Nafarroako Gobernuak lortu nahi izan duen emaitza baloratzera sartu gabe aise baieztatu dezakegu, esparru horretan metro koadroko pilatzen diren banderak kontuan hartuta behintzat, ikus-eragina gutxienez lortu duela.

rss Ezagutzera eman
Bandera

ARGAZKIA JAITSI

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua