Prentsa Aretoa
2005/11/30
Imazek Erroman egingo den Amerika, Asia eta Europako alderdi demokraten konferentzian esku hartuko du
Euskadi Buru Batzarreko lehendakariak, Josu Jon Imazek, bihar hasita Erroman egingo den Europa, Estatu Batu eta Asiako alderdi demokrata eta liberalen mintegian esku hartuko du. Mintegi horren xedea izaera orokorreko sare iraunkorra eratzea da.
Europako Parlamentuan eratu zen Liberal eta Demokraten Aliantzatik abiatuta eta Ipar Amerikako Alderdi Demokratarekin harremanak ezarri ondoren hiru egunetan zehar Italiako Diputatuen Kongresuan egingo diren jardunaldiek Alderdi Liberalen Asiako Kontseiluaren inplikazioa lortu nahi du, zertarako-eta planetak bere aurrean dituen erronka orokorrei aurre egiteko agenda politikoa ezartzeko.
Bihar, ostegunean, egingo den inaugurazio jardunaldiaren izenburua “Amerika, Asia eta demokrata europarren arteko elkarrizketa nazioarteko segurtasunari, integrazio ekonomiko orokorrari, politika energetikoari eta era askotako lankidetzari buruzkoa” da eta horretan mundu osoan arduratzen duten gaiak aztertuko dira, adibidez ekonomia eta pobrezia, klimaren aldaketa eta munduko segurtasuna.
Europako esku hartzaileen artean, Europako Alderdi Demokrataren lehendakariorde moduan jardungo duen Josu Jon Imaz bera ez ezik, besteak beste ondoko hauek esku hartuko dute: Giuliano Amato eta Lamberto Dini, Italiako lehen ministro ohiak; Sergio Mattarella, Defentsako ministro italiarra; Graham Watson, ALDE Europako Parlamentuko Demokrata eta Liberalen Taldeko lehendakaria, eta Francesco Rutelli (La Margherita) eta François Bayrou (UDF), bata eta bestea PDEko lehendakariordeak.
Asiari dagokionez kontinente horretako sei alderdi garrantzitsuko lehendakariak egongo dira bertan eta horien artean Japoniako Alderdi Liberal Demokratakoa eta Indiako Kongresuko Alderdikoa aipa daitezke, behinola Indira Ghandik zuzendu zuena eta gaur egun munduko demokraziarik handiena jaurtzen duena.
EE.BBetako goreneko eskuordetza Kongresuko kidea den Ellen Tauscher izango da, Kongresuko Demokrata Berrien Koalizioko lehendakaria eta, Europako Alderdi Demokratarekin batera, Europa eta Estatu Batuetako demokraten arteko aliantzaren sustatzailea.
Europako Alderdi Demokrata
Lehenengo eta behin esan behar da Europako Alderdi Demokrata erabat dela Europazalea eta Europa federalaren aldekoa eta gerraren osteko Europako baloreetan finkatuta sortu zela, hau da, II. Mundu Gerraren ostean funtsezkoak izan direnak ia azken hirurogeita hamar hauetan askatasuna, bakea eta bertako herritarren ongizatea lortzeko. Ildo horretatik PDE argi eta garbi abiaburu humanistak dituen alderdia da, Europako Parlamentuari dagokionez kontserbadoreen eta sozialisten artean kokatuta dagoena. Hirugarren bidea dela esan daiteke, merkatuko gizarte ekonomia defendatzen duena eta, aldi berean, gizarte mailako solidaritatea eta justizia. EAJ-PNV PDEren kide sortzailea da.
Barruko politikari dagokionez. Europako Alderdi Demokrata Europan elkarrekin bizi diren nazio identitateak artatzearen alde dago eta Europako politikaren taxuketan eskumenak dituzten erregioen zeregina defendatzen du.
Demokrata eta Liberalen Taldean gobernuetan erantzukizun desberdinak dituzten alderdiek esku hartzen dute eta baita Danimarka, Belgika, Finlandia eta Esloveniako lehen ministroek ere eta, horri guztiari esker, EAJ-PNVk aukera du Euskadiko egoera eta bilakaera politikoari dagokionez ditugun iritziak eta ikuspegiak Europako foroetara zuzenean eramateko.
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























