Prentsa Aretoa

2005/11/30

Imazek Erroman egingo den Amerika, Asia eta Europako alderdi demokraten konferentzian esku hartuko du

Euskadi Buru Batzarreko lehendakariak, Josu Jon Imazek, bihar hasita Erroman egingo den Europa, Estatu Batu eta Asiako alderdi demokrata eta liberalen mintegian esku hartuko du. Mintegi horren xedea izaera orokorreko sare iraunkorra eratzea da.

rss Ezagutzera eman
Europako Parlamentuan eratu zen Liberal eta Demokraten Aliantzatik abiatuta eta Ipar Amerikako Alderdi Demokratarekin harremanak ezarri ondoren hiru egunetan zehar Italiako Diputatuen Kongresuan egingo diren jardunaldiek Alderdi Liberalen Asiako Kontseiluaren inplikazioa lortu nahi du, zertarako-eta planetak bere aurrean dituen erronka orokorrei aurre egiteko agenda politikoa ezartzeko.
 
Bihar, ostegunean, egingo den inaugurazio jardunaldiaren izenburua “Amerika, Asia eta demokrata europarren arteko elkarrizketa  nazioarteko segurtasunari, integrazio ekonomiko orokorrari, politika energetikoari eta era askotako lankidetzari buruzkoa” da eta horretan mundu osoan arduratzen duten gaiak aztertuko dira, adibidez ekonomia eta pobrezia, klimaren aldaketa eta munduko segurtasuna.
 
Europako esku hartzaileen artean, Europako Alderdi Demokrataren lehendakariorde moduan jardungo duen Josu Jon Imaz bera ez ezik, besteak beste ondoko hauek esku hartuko dute: Giuliano Amato eta Lamberto Dini, Italiako lehen ministro ohiak; Sergio Mattarella, Defentsako ministro italiarra; Graham Watson, ALDE Europako Parlamentuko   Demokrata eta Liberalen Taldeko lehendakaria, eta Francesco Rutelli (La Margherita) eta François Bayrou  (UDF), bata eta bestea PDEko lehendakariordeak.
 
Asiari dagokionez kontinente horretako sei alderdi garrantzitsuko lehendakariak egongo dira bertan eta horien artean Japoniako Alderdi Liberal Demokratakoa eta Indiako Kongresuko Alderdikoa aipa daitezke, behinola Indira Ghandik zuzendu zuena eta gaur egun munduko demokraziarik handiena jaurtzen duena.
 
EE.BBetako goreneko eskuordetza  Kongresuko kidea den Ellen Tauscher izango da, Kongresuko Demokrata Berrien Koalizioko lehendakaria eta, Europako Alderdi Demokratarekin batera,  Europa eta Estatu Batuetako demokraten arteko aliantzaren sustatzailea.
 
 
Europako Alderdi Demokrata
 
Lehenengo eta behin esan behar da Europako Alderdi Demokrata erabat dela Europazalea eta Europa federalaren aldekoa eta gerraren osteko Europako baloreetan finkatuta sortu zela, hau da, II. Mundu Gerraren ostean funtsezkoak izan direnak ia azken hirurogeita hamar hauetan askatasuna, bakea eta bertako herritarren ongizatea lortzeko. Ildo horretatik PDE argi eta garbi abiaburu humanistak dituen alderdia da, Europako Parlamentuari dagokionez   kontserbadoreen eta sozialisten artean kokatuta dagoena. Hirugarren bidea dela esan daiteke, merkatuko gizarte ekonomia defendatzen duena eta, aldi berean, gizarte mailako solidaritatea eta justizia. EAJ-PNV   PDEren kide sortzailea da.
 
Barruko politikari dagokionez. Europako Alderdi Demokrata Europan elkarrekin bizi diren nazio identitateak artatzearen alde dago eta Europako politikaren taxuketan eskumenak dituzten erregioen zeregina defendatzen du.
 
Demokrata eta Liberalen Taldean gobernuetan erantzukizun desberdinak dituzten alderdiek esku hartzen dute  eta baita Danimarka, Belgika, Finlandia eta Esloveniako lehen ministroek ere eta, horri guztiari esker, EAJ-PNVk  aukera du Euskadiko egoera eta bilakaera politikoari dagokionez ditugun iritziak eta ikuspegiak Europako foroetara zuzenean eramateko.
 
Parlamentuko Talde honek 90 diputatu ditu eta Ganberako hirugarrena da parlamentuko kideen kopuruari dagokionez. Parlamentuko talde Europazalea, funtsezko eskubide eta askatasunak defendatzerakoan sentsibilitate osoz jarduten duena eta Europako Parlamentuko bi talde nagusien, PPE eta Talde Sozialista, arteko oreka eta neurria ezartzeko  balio duena.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua