Prentsa Aretoa

2005/12/02

Nafarroako ko-patroia ospatzeko EAJ-PNVren Iruñako Uri erakundeak antolatu dituen eginkizunak

Bertze urtez, EAJ-PNVren Iruñako Uri Erakundeak Nafarroako ko-patroia, Xabierreko Franzisko Deuna, ospatu nahi du alderdikide eta alderditzaleekin. Horregatik, abenduaren 2an, Sainduaren ohoretan euskaraz izanen den Bezperazko Meza Nagusira joanen da. Gero ekitaldi xume baten bidez lore eskaintza eginen du, bertan bertsolari bat izanen delarik.

rss Ezagutzera eman
Ospakizunek, abenduraren 3an, Batzokian eginen den bazkari batekin jarraituko dute. Bazkarian anitz alderdikide eta jeltzalek parte hartuko dute.

 Iruñako EAJ-PNVrentzat “Jaso ta Azpilikueta’tar Franzisko sortu zenetik V. mendeurrena ospatzeak Nafarroan XV. eta XVI. mendean gertatu zena zehaztasun historikoaz, simplismo eta kontextugabekeri maltzurrak alde batera utzirik, aztertzeko aukera paregabea ematen digu”.

Hildo honetik, Iruñako EAJak Nafarroako ko-patroia politikoki norbereganatu eta erabiltzeko saiakerak guztiz desegokitzat jotzen ditu. Iruñako Uri Buru Batzarreko ustetan “Xabierreko Franzisko Deuna, San Zernin eta San Fermin bezala, aldi berean iruñar eta nafar guztien batasunaren osagai eta irudia da, daukagun sentimendu eta aukeraren aniztasunarekin”.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua