" />

Prentsa Aretoa

2005/12/03

Agirrebengoak Nafarroa Bai-k otsailerako berezko oinarri programatiko eta eratzaileak izango dituela iragarri du

Jose Angel Agirrebengoa NBBren presideteak gaur adierazi duenez Nafarroa Bai-k urte eta erdi darama lanean eta astero eztabaidatzen dute zeintzuk izango diren Nafarroa Bai-ren oinarri programatiko eta eratzaileak, hortaz, eta Agirrebengoaren iritziz, oinarri hauek otsailerako finkatuak egon litezke eta "egitasmoaren sozialisazioarekin hasteko prest egongo ginateke".

rss Ezagutzera eman
Agirrebengoak Nafarroa Bai-k otsailerako berezko oinarri programatiko eta eratzaileak izango dituela iragarri du

ARGAZKIA JAITSI

Agirrebengoa pozik agertu da alderdi politiko eta indenpendienteen arteko lanarekin eta azaldu duenez "egitasmoa aurreikusten den moduan jarraitzen baldin badu, otsaila baino lehen proiektua sozialisatzeko benetako alternatiba izango dugu eta Nafarroa Bai aldaketa palanka izatea ahalbideratuko dugu. 2007. urtean gaur egun dugun gobernua ordezkatuko duen liderra izatea ahalbideratuko dugu".
 
Gainera, eta Nafarroaren egunaren ospakizunarekin bat eginik, NBBren presideteak "UPNk prentsaurrekoan egin duen Nafarroako autogobernuaren, nortasunaren eta kulturaren babes hutsa" gaitzetsi du. "UPN PP-ren menpe dagoen alderdi politikoa da, azken honek duen estrategia jakobinoa eta zentralistaren menpe dago eta horregaitik, hain zuzen ere, Nafarroa gaur egun dagoen lurralde-ereduari buruzko eztabaidatik guztiz alderatua dago
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!