Prentsa Aretoa
2005/12/03
EAJ-PNVk Nafarroako ko-patroia ospatu du
Iruñako EAJ-PNVk Nafarroako ko-patroia, Xabierreko Franzisko Deuna, bertze urtez, ospatu du. Atzo, abenduaren 2an, lore eskaintza xume bat egin zuen, bertan bertsolari bat izan zelarik. Ospakizunek gaur Batzokian egin den bazkari batekin jarraitu dute. Bazkarian, anitz alderdikide eta jeltzaleekin batera, Napar Buru Batzarreko Lehendakariak, Jose Angel Agirrebengoak, E.B.B.ko Lehendakariak, Josu Jon Imazek, eta Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak, Josu Erkorekak, parte hartu dute.
“Jaso ta Azpilikueta’tar Franzisko sortu zenetik V. mendeurrena ospatzeak Nafarroan XV. eta XVI. mendean gertatu zena zehaztasun historikoaz, sinplismo eta kontextugabekeri maltzurrak alde batera utzirik, aztertzeko aukera paregabea ematen digu”la azaldu Iruñako EAJ-PNVren Uri Buru Batzarreko lehendakaria den Felix Saezek.
“Jaso’tar Franzisko, beraz, egoera historiko eta sozial horretan jaio zen, anaiarteko guda odoltsuaz Erresuma suntsitru zuten bandekerietan zebiltzan sendi-sare baten magalean. Xabierreko Franzisko Deuna, berriz, -jarraitu du erraten Felix Saezek- izan da eta da nafar guztien ondasuna".
Hildo honetik, Iruñako EAJak Nafarroako ko-patroia politikoki norbereganatu eta erabiltzeko saiakerak guztiz desegokitzat jotzen ditu. Iruñako Uri Buru Batzarreko ustetan “Xabierreko Franzisko Deuna, San Zernin eta San Fermin bezala, aldi berean iruñar eta nafar guztien batasunaren osagai eta irudia da, daukagun sentimendu eta aukeraren aniztasunarekin”.
Era berean, “Nafarroako nortasun kultural eta politikoaren alde lan egiten -gure euskal ikuspuntu demokratiko eta gizatiarratik, eta bertze ikuspuntu ezberdinak errespetatuz- jarraitzeko” adoretu du alderdikide eta alderdizaleei. “Nortasun honek, gure arbasoek eman diguten eta gure ondorengoei utzi behar diegun ekarpena (hizkuntza, ondasun historiko-artistikoa, aintzineko askatasunak, e.a.) ez ezik eraiki nahi dugun etorkizuna ere bere baitan dauzka”.
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/05/13
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/29
EBB
2025/03/30
BERRIA
2025/03/30


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























