Prentsa Aretoa

2005/12/14

Agirrebengoak UPNri gogoratu nahi dio PP alderdia izan zela Kupoaren bidezko AHTren finantzaketa behi eta berriz ukatu zuena

Jose Angel Agirrebengoa Nafarroako EAJren lehendakariak UPN alderdiari gogoratu nahi izan dio Eusko Jaurlaritzak 20 urte daramatzala abiadura handiko trenaren garapenaren alde eta kupoaren bitartez finantzatzearen alde lan egiten , eta proposamen hau behin eta berriz ukatu zuen PP alderdiak gobernuan egon zen bitartean.

rss Ezagutzera eman
“Horregatik da harritzekoa orain, UPN alderdiak finantzaketarako formula hau proposatzea eta, antza denez , EAErekiko jeloskotasunagatik egin dute, azpiegitura hau izateko duten benetako interesagatik baino, azken hamar urteotan ez baitute inolako ahaleginik egin “
 
Buruzagi jeltzalearen ustez “ Nafarroan berehala egin beharrekoa da Abiadura  Handiko Trena,  Iruñea  korridore atlantikoarekiko loturarik gabeko hiria izaterik nahi ez badugu behintzat ", UPN alderdiari gogoratu nahi izan dionez “ez da oraindik Eusko Jaurlaritzaren Herrilan Sailarekin harremanetan jarri trazatua eta euskal Y trenbidearekiko Nafarroako lotura argitzeko"
Agirrebengoaren iritziz “ honakoa, Nafarroarako  azpiegitura estrategikoa da, Europarekin lotzeko eta  pertsonak eta salgaiak eramateko garraio arin eta eraginkorra, eta gaur egungo errepide bidezkoa baino jasangarriagoa delako “. Horregatik, Nafarroaren atzerapena salatu du eta  UPNri esan dionez “estatuaren eskumeneko den azpiegitura honetarako finantzaketa lortzeko, gutxienez elkarrizketarako jarrera mantendu behar da ,eta, horrez gain, Nafarroaren interesen alde egiteko, PP alderdiak Madrilen ezar ditzakeen alde bakarreko estrategien gainetik “  
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!