Prentsa Aretoa

2005/12/20

Irujo Etxea Elkartearen urtekari berria

“Merindadeak” da Eguberri bezperetan Lizarrako Irujo Etxea Elkarteak argitara eman berri duen urtekariaren izenburu nagusia. Nafarroako Merindadeei dagozkien hainbat erreportaiez gainera, aipagarri dira benetan Gregorio Monreali egindako elkarrizketa, Gamazadaren gaineko kronika historikoa eta Xabier Deunaren senitarteari buruzko informazioa.

rss Ezagutzera eman
Irujo Etxea Elkartearen urtekari berria

ARGAZKIA JAITSI

Irujo Etxea Elkartearen urtekari honek adierazten du, ezin hobeto, zein ondo bildu daitezkeen kultur-militantzia eta zehaztasun historikoa. Koldo Viñuelas, Iosu Chueca, Peio Etxaniz eta Xabier Ansorena batzordekideek urtez urte lortzen dute maila, ospe eta aniztasun haundiko zenbait laguntzaileren partaidetza.
 
Egia esan, ez da gero batere erraza beste ezein argitalpenetan honako honetan bezainbateko sentsibilitate ezberdineko idazle eta azterlariak biltzea. Besteak beste, José Manuel Castells, Pedro Esarte, Fernando Hualde, Mikel Sorauren, Xipri Arbelbide, Floren Aoiz, Fernando Mikelarena, Antonio Ros, Tomas Urzainki, Patxi Zabaleta, Arantzazu Amezaga y Ana Díez de Ure.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua