Prentsa Aretoa

2005/12/22

NBBk Doneztebeko diskotekaren kontrako erasoa gaitzetsi du

Jose Angel Agirrebengoa NBBren lehendakariak bart gauean Doneztebeko Bordatxo diskotekaren kontra eragindako erasoa gaitzetsi du. Era berean, bere laguntasun eta solidariotasunik sendoena adierazi nahi izan dio  enpresari eta jabeari.

rss Ezagutzera eman
Agirrebengoak aditzera eman duenez " eraso honek argi  uzten du, oraindik ere, ETAren estortsioa, erasoa eta mehatxua egiazkoa dela persona askorentzat, enpresari eta langileentzat; eta ,hauek ezin dute   bakezko etorkizunaren aurreko itxaropenik izan".

Buruzagi jeltzaleak azpimarratu duenez " den-denak gatazkari irtenbidea ematearen aldeko apustua egiten ari bagara, ETAk euskal gizarteak egiten dion eskakizuna bete egin beharko luke eta behin betiko bortxazko ekintzekin amaitu, bidea eragile politikoei utzi eta bakea  egiazkoa izan dadin  behingoz".
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua