Prentsa Aretoa
2005/12/22
NBBk Doneztebeko diskotekaren kontrako erasoa gaitzetsi du
Jose Angel Agirrebengoa NBBren lehendakariak bart gauean Doneztebeko Bordatxo diskotekaren kontra eragindako erasoa gaitzetsi du. Era berean, bere laguntasun eta solidariotasunik sendoena adierazi nahi izan dio enpresari eta jabeari.
Agirrebengoak aditzera eman duenez " eraso honek argi uzten du, oraindik ere, ETAren estortsioa, erasoa eta mehatxua egiazkoa dela persona askorentzat, enpresari eta langileentzat; eta ,hauek ezin dute bakezko etorkizunaren aurreko itxaropenik izan".
Buruzagi jeltzaleak azpimarratu duenez " den-denak gatazkari irtenbidea ematearen aldeko apustua egiten ari bagara, ETAk euskal gizarteak egiten dion eskakizuna bete egin beharko luke eta behin betiko bortxazko ekintzekin amaitu, bidea eragile politikoei utzi eta bakea egiazkoa izan dadin behingoz".
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























