Prentsa Aretoa

2005/12/31

Nafarroako Auzitegi Nagusiak, UPNk eman zituen bi irrati lizentzien banaketak baliogabetu dituelako EAJ pozik agertu da

Jose Angel Agirrebengoa Napar Buru Batzarraren presidenteak bere poza adierazi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak, UPNk Nafarroako Unibertsitateari eta Net 21 irratiari eman zien lizentziak baliogabetu dituelako. Lizentzien banaketa orain dela zazpi urte egin zen eta Euskalerria Irratiak helegitea aurkeztu zuen esleipenetik kanpo gelditu zelako nahiz eta irrati kate hau, bai Iruñan eta baita eskualde guztian ere, euskaraz jardun duen irrati kate bakarra izan.   

rss Ezagutzera eman
Nafarroako Auzitegi Nagusiaren ustez, Kontrataziorako Mahaiak zatika soilik aintzat hartu zituen aurkeztutako proposamenak eta Angel Sanz Kontratazio Mahai honen presidenteak, Mahaiak berak kontutan hartu ez zituen zenbait alderdi baloratu eta txostena sinatu zuen. Hain zuzen ere, aipatutako txosten hau izan zen ondoren, Jose Ignacio Palacios Sailburuak lizentzia banaketak egiterako orduan kontutan hartu zuen informazioa.
 
Agirrebengoarentzat Nafarroako Auzitegi Nagusiaren epai honek UPNk dituen hautazko eta ezohizko jarrerak frogatzen ditu. "Iruñan eta eskualde osoan dagoen irrati euskaldun bakarra isilarazten ahalegindu dira. Zenbait irrati kateenganako aldeko jokaera izan dute eta beste irrati kate batzuenganako jarrera, aldiz, diskriminatzailea izan da oso. Honekin, UPNk duen hizkuntza normalizaziorako sentikortasun eskasa agerian geratu da".
 
Amaitzeko, NBBren presidenteak gogoratu nahi izan du 1999. urtean Nafarroako Parlamentuaren Ikerketa Batzordeak Palacios Sailburua gaitzetsi zuela eta gaitzespen-irizpideak esaten zutenaren arabera "UPNren Sailburuak gutizia eta aurreiritziak bultzatuta jokatu zuen irrati lizentziak banatzerako orduan".
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua