" />

Prentsa Aretoa

2006/01/20

Agirrebengoa: "Zentzudunena da foru sistemari kontra egiten dion manifestaldia ez laguntzea"

Jose Angel Agirrebengoa Nafarroako EAJren lehendakariak  Ermuako Foroak datorren larunbaterako Iruñan deitu duen manifestaldiaren gainean esan duenez  "zentzudunena da Nafarroako instituzioetako ordezkariak  autogobernuari eta foru sistemari kontra egiten dion manifestaldian ez izatea. Harrigarriena da  hiritarrak eta talde politikoek gure Erkidegoko buruzagiei manifestaldira joan ez daitezen eskatu behar izatea".

rss Ezagutzera eman
Zentzu honetan NBBren lehendakariaren esanetan "Antza denez UPN deialdi honetatik askatzeko beharra ikusi du azken orduan eta duela gutxira arte ez zuen antzeko manifestaldiak laguntzeko inolako arazorik, Ibarretxe Egitasmoaren kontra, Basta Ya taldeak atolatu zuen manifestaldia kasu, bertan izan baitziren UPNren Exekutiboaren ordezkariak".
 
Agirrebengoak gogoratu duenez, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru erregimenak Franco-ren diktadura garaian indargabetuak izan baziren, Ermuako Foroa gogargitzen duen filosofia orduko bera da, ezberdintasun bakarra da  indargabetzea Nafarroara eta Arabara luzatu nahi izatea. "Argi dago  lurralde ereduari buruzko eztabaida bat hasten denean eta aldarrikapen zilegi eta demokratikoen aurrean, berriz altzatzen dira PP alderdiaren alde ultra-eskuindarrenak. Ibarretxe egitasmoarekin gertatu zen eta une honetan gertatzen da Catalunyako Estatut-arekin; jakin nahi genuke orain UPN alderdiak  gain honen inguruan hartuko duen jarrera".
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua