Prentsa Aretoa
2006/01/24
Agirrebengoak Kataluniako Estatutuari buruzko behin betiko akordioa Kataluniako Parlamentuan aldeztu zuten alderdi guztientzat egokia izatea espero du
NBBren lehendakari José Ángel Agirrebengoak berretsi duenez, ona izango litzateke Kataluniako Estatutuari buruzko behin betiko akordioak Kataluniako herritarrik gehienen atxikimendua eta onespena jasotzea; halaber, negoziazio-prozesua oraindik ez dela amaitu adierazi du, eta prozesu horrek bide guztiak agortu behar lituzkeela Katalunian hiruko gobernua osatzen duten alderdi guztiek prozesuaren emaitzarekin asebeterik egon daitezen.
Agirrebengoak azpimarratu duenez, Estatutuari buruzko akordioak estatu espainiarrak nazio-aniztasunaren aintzatespenaren esperantzarako ateak zabaltzen ditu, “baina hala ere esan behar da ez direla osorik beteko Kataluniako Parlamentuak egindako eskakizun guztiak".
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























