Prentsa Aretoa
2006/02/11
EAJ ez dago ados Catalunyako Ekonomia Sailburuak eginiko adierazpenekin
Jose Angel Agirrebengoa NBBren lehendakariak adierazi duenez, ez dago bat ere ados Catalunyako Generalitat-aren Ekonomia Sailburuak eginiko adierazpenekin . Azpimarratu nahi izan duenez " espero dut arrazoia Nafarroari dagozkion eskubide historikoak ezagutu ez izanagatik izatea eta ez hauek ukatzeko edo gure zerga sistema ez dela solidarioa esateko , eta hori edonolako zalantzarik kanpo dagoen errealitatea da"
Agirrebengoaren iritziz Catalunyak bere garaian egin zuen finantzaketa sistema baten alde eta orain banaketa sistema berria bilatu du. " Hori gogobetekoa izatea ala ez, ezin du ekarri gure sistema fiskalaren aurka egin nahi izatea eta hori ,ez dago ahaztu behar, eskubide historikoek babestua dago".
Azkenik, NBBren lehendakariak azpimarratu nahi izan duenez "aurrerakoia izan nahi duen edozein gizarterentzat guztiz desegokia da finantzaketa sistemak beherantz berdindu nahi izatea murrizketa handiagoak bilatuz, hori da EAJk partekatu ezin duen aldarrikapena "
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























