Prentsa Aretoa

2006/10/19

Lesakak Artzainen Jaia ospatuko du igandean

Amerikako Estatu Batuetara emigratu zuten Nafarroa eta Iparraldeko 300 artzain inguruk hitzordua jarrita daukate urriaren 22an Lesakan. Herri horretako udalak antolatzen duen Artzainen Jaia omenaldia eta haurridetzeko eguna izango da bere garaian herria utzi eta bizimodua ateratzera Amerikara joan ziren pertsona guztientzat.

rss Ezagutzera eman
Kalkulatzen da XIX. mendearen lehenengo erditik aurrera 300.000 pertsona baino gehiago abiatu zirela Euskal Herritik Amerikarantz. Asko eta asko Erronkari, Zaraitzu, Aezkoatik eta orain omentzen dituen Bidasoako herrialdetik joan ziren. 

Lesakara etorri nahi dutenek, jakin bezate hauxe dela Artzainen Jairako prestatu den egitaraua: 

10:30 Meza parrokian 

11:30 PLAZAN: 

• Artaldea Lesakako kaleetan zehar, zaldun batek gidatuta.
• Ardi latxaren erakusketa, ASLANA elkartearen eskutik:
Ardi mutur zuri – mutur beltz saila.
Bildots mutur zuri – mutur beltz saila.
Ahari saila.
Eskualdeko sasi-ardiak.
• Ardien ile mozketa aizturrarekin eta makinarekin.
• Gazta tailerra:
Erakusketa etnografikoa.
Gaztagileak.
• Zintzarrien erakusketa. 

Ondoren, bertsolariak. 

12:30 HITZALDIA: “Artzainen seinaleak zuhaitzetan”, José Mailea, Renoko Unibertsitateko Irakaslea.
14:00 ARTZAINEN BAZKARIA
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!