Prentsa Aretoa

2007/06/20

PSNk eta UPNk elkar hartu dute Nafarroako Parlamentuko Mahaia osatzeko, Nafarroa Bai alde batera utzita

Alderdi Sozialistako hautagaia, Elena Torres, izango da Nafarroako Parlamentuko presidentea, eta presidenteordea, berriz, UPNko hautagai Javier Markotegi. Hala, sozialistek gaur goizean uko egin diote Parlamentuko Mahaiko presidentetzan Nafarroa Bai izateko aukerari. NaBaiko hautagai Koldo Amezketa Parlamentuko bigarren presidenteordea izango da.

rss Ezagutzera eman
Nafarroa Bai oso kritiko agertu da PSNk hartu duen jarrera dela-eta. Edonola ere, lanean jarraituko duela adierazi du, hauteskundeetan adierazitako aldaketa nahiak egia bilaka daitezen. Dena dela, Patxi Zabaletak gogorarazi du UPNk sozialistengana gerturatzen jarraituko duela: «Eta hurrengoa Gobernuko presidentetza Purasi eskaintzea izango da, Gobernu partekatua izateko».

Fernando Puras hautagai sozialistak, berriz, azaldu du Parlamentua osatzeko gertatu denak, bere ustean, ez duela eragotziko Nafarroa Bairekin elkarrizketak izaten jarraitzea Nafarroako Gobernua osatzeko. Edonola ere, UPNri aterik ez diola itxi ere jakinarazi du Purasek.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua