Prentsa Aretoa

2007/06/26

Rosana Navarrok Merkataritza eta Turismoaren arloko ardura hartuko du Iruñeko Udalean

Iruñeko Udaleko Nafarroa Bai udal taldeak bere lehenengo prentsaurrekoa eskaini du. Bertan, lehenengo ekimenak aurkeztu dituzte eta lan arlo ezberdinak nola egituratuko dituen jakinarazi du. Zentzu horretan, Rosana Navarrok (EAJ-PNV) Merkataritza eta Turismoaren arloko ardura hartuko du.

rss Ezagutzera eman
Rosana Navarrok Merkataritza eta Turismoaren arloko ardura hartuko du Iruñeko Udalean

ARGAZKIA JAITSI

Taldearen bozeramaile den Uxue Barkosek iragarri du Nafarroa Baik Yolanda Barcinaren taldeak garatuko duen jarduna "kontrolatuko" duela. Koalizioa "ekintza positiboak" bultzatzeko aukera hausnartzen dabil, udalbatzaren "gaitasun politikoa" berreskuratzeko UPNk gehiengo absolutua ez duen aukera honetan.

Osoko Bilkuran eztabaidatzeko aurkeztutako ekimenen artean, NaBaik hurrengoak eskatuko ditu: Iruñeko Udala Gerra Zibilean fusilatu zituztenen omenez egindako Sartagudako Memoriaren Parkean "parte-hartzaile" izatea; 1978ko Sanferminetan eraildako German Rodriguezen hilarria birjartzea; alokairuko etxebizitza sustatzean bitartekari izateko bulegoa sortzea; Etxez-etxeko Arreta Zerbitzua kudeatzeko udal enpresa publikoa sortzea; Udaltzainen burua gaitzestea eta postutik kentzea Euskal Jaia husterakoan poliziak izandako jardunbideagatik; eta akordioa egitea hiriko kale batek orain bi urte hil zen Jose Antonio Iturri kazetari eta kronistaren izena har dezan. 
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua