Prentsa Aretoa
2007/10/31
Urbiolak: "Ezin jasan zezaketen nafarren agitazio-gaitasunak arriskuan ezarri zezan boterearen langeletan Nafarroari esleitzen zitzaion betekizuna".
Aurten Nafarroako Foru Araubidea Berrezartzeko eta Hobetzeko Lege Organikoa (LORAFNA) promulgatu izanaren XXV. urteurrena ospatzen delarik, Sabino Arana Fundazioak eta Tuterako Nafarren Etxeak, Udalbideren laguntzarekin, mahainguru bat antolatu dute, bertzeak bertze, Lege Organikoa bera gertatzeko prozesuaren ezaugarriak eta, halaber, beraren lorpenak, dituen lege-mugapenak, arau-garapena eta estatutu-arau horren egungo gabeziak bezalako alderdiak aztertzeko.
Mahainguruaren izenburua "LORAFNAren XXV. urteurrena: foraltasun estatikoa" izan delarik, bertan parte hartu dute: Jose Antonio Urbiola, Nafarroako Parlamentuko lehen lehendakariordea 1979 eta 1981 bitartean; Fermin Ciaurriz, letratua, Nafarroako Parlamentuko parlamentaria, EAren ordezkari gisa, zenbait legegintzalditan eta Parlamentuko lehen lehendakariordea 1991-1995 bitartean, eta Alvaro Baraibar Historian doktorea.
Jose Antonio Urbiolak LORAFNA gertatzeko prozesua izan du hizpide, bertatik bertarako lekuko izaki. Urbiolaren iritziz, "LORAFNA onetsi ondoren hogeita bost urte igaro direlarik, gure begirada garai haietara itzultzeak, Nafarroari adjudikatu zitzaion betekizun hura oso argi izan dezagun exijitzen du, baldin kontua bada "Nafarroako erreforma politikorako prozesua" zein agertokitan sortu, garatu eta burutu zen konprenitzea".
Jose Antonio Urbiolak, zein 1979 eta 1981ean Nafarroako Parlamentuko lehen lehendakariordea izan baitzen, gogoratu du, nola, diktadorea zendu zelarik, nabariki agertu zela, irudikarazi nahi zen gizarte kontserbadore eta immobilistaz bertzela, nafar gizarteak agitazio politiko eta sozial maila bat zuela . "Kalea ez zen Fragarena, eta Fragak ezin onar zezakeen kalea berea izan ez izatea eta, are gutxiago, agitazio-gaitasun horrek arriskuan ezar zezala Nafarroari langeletan esleitzen zitzaion betekizuna"; horrek errepresio-neurri sail ugari bat ekarri zuen", adierazi du.
Behin "kalea baketurik", "langelek Nafarroari esleitutako betekizuna diseinatu eta betearazi ahal izan zuten", Urbiolaren irudiko, eta, halaber, "kontra zituztela zekizkiten erakunde eta indar politiko guztiak baztertu", erantsi du.Hartara, "Autonomia Estatutua bertzerik ezin izan daitekeen "Erreforma Lege" bat indarrean ezarri ahal izan zuten, "baina Hobekuntza deitu zioten Erreferenduma ekiditeko", amaitu du.
Fermín Ciaurriz abokatu eta 1983 eta 2000 bitartean foru-parlamentariak adierazi du, "Forua Hobetzeko Lege Organikoa deritzanaren bidez, frankismo ostean eskuin nafarraren -PSOE ere atxiki zitzaiolarik- nahia eta erabakia eszenaratu zirela, hots: euskal abertzaletasuna gure erkidegorako egitasmo instituzionaletik at uztea eta baztertzea. Eta zera ere erantsi du: "25 urteren ondoren berriz egiaztatu da printzipio hori indarrean dagoela, berriki osatu den Gobernua eratzeko prozesuan" frogaturik geratu bezala.
Fermín Ciaurrizek, Ekonomia Itunaren Negoziazio Batzordeko kide izaki, Nafarroa-Estatua harremanen gaian aditu eta egun Transferentzien Batzako kideak uste du, Nafarroarekiko kontzepzio fundamentalista, "xede politiko" aldaezin gisa, nafarren nahiaren gainetik eta hortik at, "1982ko legearen testuaren berresteari itzuri egiteko erabili zela". Ciaurrizen aburuz, "horrexek dirau izaten eskuinaren ideologiaren funtsezko premisa, PSOE ere herrestan daramana, eta ez ditu printzipio demokratikoak onartzen gure errealitatearen esparru politikoa erkidego politiko gisa egituratzeko".
Orobat, 1991 eta 1995 bitarteko urteetan Nafarroako Parlamentuko lehendakariorde eta hurrengo legegintzaldian mahaiko idazkari izandakoak erran du, LOAPA eta haren printzipioak LORAFNA sortzean eta tramitatzean aplikatzea "oso garrantzi handiko murrizpena izan zela haren azken edukiaren alderdi batzuetan". Eta nabarmendu du, LORAFNAren garapena bertze autonomia batzuetan, bereziki Euskadiko Autonomia Erkidegoan, gertatzen zenaren atoian etorri dela beti, "zeren ez baita ekimen politikorik, ezta den txikiena ere, egon hura garatzeko, ez PSN-PSOErenak, ez UPNrenak izandako gobernuen aldetik. " Ekonomia-hitzarmena, gure autogobernuaren funtsezko pieza, izan da horren begi-bistako frogagarria, hala edukian, nola aplikazioan", zehaztu du.
Azkenik, Historian doktore Alvaro Baraibarek Nafarroa frankismotik jalgi berrian zegoen testuinguru ideologia hartu du gai nagusitzat eta Nafarroan demokraziarako trantsizioak izan zituen giltzarri batzuk azaldu ditu.
Baraibar irakasleak bere hitzaldiaren hastapenean erran du, Nafarroan, bitxia bada ere, erregimen frankistaren garaian, historia garaikideko zentralistenean, foru-autonomia indartu eta sendotu egin zela eta Nafarroaren identitateari buruzko diskurtsu ofizial bat eraiki zela, hala sinboloen esparruan (Nafarroaren armarria dela-eta), nola historia, legeria eta politika esparruetan. "Gertaera hura funtsezko izanen zen gerora, trantsizioaren garaian, Lege Hobekuntzaren negoziazioan izanen zuen eraginarengatik", erantsi du.
"Demokraziarako trantsizio-prozesua, 1976ko Erreforma Politikorako Legearekin abiatu eta 1982an LORAFNA onetsi arte, ia ezinbestez berrasmatu egin behar zen Nafarroa demokratikorako agertoki izan zen", erran du. Orobat, gogoratu du ezen, "Nafarroaren identitatea eta Euskadirekiko harremanei buruzko polemikak trantsizioaren une guzi-guzietatik igaro zirela, hots, euskal autonomia-aurreko debatetik eta Forua Hobetzeko negoziazioak arte, konstituzio-debatean eta euskal autonomiarekiko eztabaidetan barna"."Prozesu horretan guztian -azalpenekin jarraiki- Nafarroaren identitate "ofizial"ari buruzko adostasun gehiengoduna gorpuztuz joan zen, 1978ko Konstituzioan bere euskarria aurkitu zuelarik eskubide historikoak ezagutzearen bitartez, Lehendabiziko Xedapen Gehigarriari esker, zein euskal abertzaletasunak proposatu baitzuen eta ados jarrita indar politiko guztiek onartu, euskal gatazka konpontzeko manera gisa".
Hobekuntzaren unea iritsi zelarik, UCD, UPN, PSOE eta EKAren adosteak, zeini Alvaro Baraibarrek "adostasuna nafar erara" deitzen baitio, negoziazioetatik at utzi zituen Nafarroarentzat haienaz bertzelako identitatea aldezten zuten indarrak, eta nafar herriaren erreferendumik gabe onetsi zen Hobekuntza.

Nabarmenak...
Nafarroa
2026/05/13
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/29
EBB
2025/03/30
BERRIA
2025/03/30

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS