Prentsa Aretoa
2011/03/08
EAJ-PNVk ESTRASBURGOn DEFENDATU DU EMAKUME ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNAK LEHIAKORTASUNA HOBETZEN DUELA
Datu batzuk, hau da, emakume guztiak lan merkatuan sartu ezkero BPG % 30ean handituko litzateke eta emakumeak administrazio eta zuzendaritza organoetan pareko egoeran badaude, enpresen mozkinak igotzen dituzte % 50era
EAJ-PNVK Euroganberaren osoko bilkuran Izaskun Bilbao eurolegebiltzarkidearen bidez aditzera eman duenez genero berdintasunaren aldeko apustua egitea eta batez ere lanari dagokionez eta zuzendaritza organoetan emakumearen presentziari dagokionez, Europan lehiakortasunerako aukera bat da. Politikari jeltzaleak gai honi lotuta eman ditu datu batzuk, hau da, emakume guztiak lan merkatuan sartu ezkero BPG % 30ean handituko litzateke eta emakumeak administrazio eta zuzendaritza organoetan pareko egoeran badaude, enpresen mozkinak igotzen dituzte % 50era.
Eusko Legebiltzarreko lehendakari ohiak emakumearen nazioarteko eguna ospatu zuen atzo eta emakumeen pobreziaren eta emakumeek zuzendaritza organoetan egotearen inguruan izan diren eztabaida bietan parte hartu zuen, eta bietan eman zuen aldeko botoa. Lehenengo bileran bazterketa egoeran dauden emakumeen egoera hobetzeko konponbideak bilatzen ziren eta bigarrenean hauteskunde kuotak ezartzearen alde egin zen emakumeek aukera gehiago izan ditzaten enpresetako zuzendaritza organoetara iristerik izan dezaten.
Izaskun Bilbaok gogoratu zuen emakume nagusiek, gaigabetuek edo etorkinek pairatzen duten diskriminazio bikoitza. Era berean, soldaten berdintasunaren alde egin du eta emakumeek kalifikazio hobeak jasotzen dituzten arren, gutxitan islatzen da hau zuzendaritza organoetan. Amaitzeko, deitoratu duenez emakumeen ordezkaritza hobetu beharrekoa dela europar erakunde gehienen organigrametan.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























