Nafarroako Hauteskunde Batzorde Probintzialak Aralar eta EAJ-PNVri ematen die Nafarroa Bai 2011 markarekin udal eta foru hauteskundeetan aurkezteko baimena,eta beraz, Eusko Alkartasunak eta Batzarrek aurkeztutako demanda errefusatu du" />

Prentsa Aretoa

2011/04/15

Hauteskunde Batzordeak Nafarroa Bai marka hauteskundeetan erabiltzea onartu du

   Nafarroako Hauteskunde Batzorde Probintzialak Aralar eta EAJ-PNVri ematen die Nafarroa Bai 2011 markarekin udal eta foru hauteskundeetan aurkezteko baimena,eta beraz, Eusko Alkartasunak eta Batzarrek aurkeztutako demanda errefusatu du

rss Ezagutzera eman
Hauteskunde Batzordeak Nafarroa Bai marka hauteskundeetan erabiltzea onartu du

ARGAZKIA JAITSI

      Batzordearen erabakiak hiru kideetako baten boto partikularra ere badu, marka debekatu beharko zela uste duenarena.

      EA eta Batzarre alderdiek beren eskarian azaldu zuten Nafarroa Bai izenak hautesleen artean gaizki ulertuak eragingo zituztela, aurreko hauteskundeetara aurkeztu zen koalizioan lau alderdi zeudelako eta oraingoan Aralar eta EAJ baino ez daudelako.

      Argudio honen kontra, Hauteskunde Batzordeak uste du lau alderdi hauek 2011ko hauteskundeetan koalizio ezberdinetan aurkezteko erabakia “ eztabaida publiko eta luzean eman dela eta koalizio ezberdinetan aurkezteko erabakia, gauzatu baino lehenago ere ezagutu izan dela”.

      Hauteskunde Batzordeak adierazten duenez EA eta Batzarre alderdiek “ NaBai koalizioa utzi dute eta koalizio ezberdinetan integratu dira” eta gogoratu du Aralar eta EAJk beren koalizioari 2011 marka erantsi ziotela, hau da, Nafarroa Bai 2011. “beraz, ulertu egiten da Aralar eta EAJ-PNV alderdiak aurretik Nafarroa Bai izenarekin ezagutzen zen koalizio barruan mantentzen direla eta 2011 zenbakia eransten diotela, eta hori ez dela nahasten aurretik EA eta Batzarre zeuden Nafarroa Bai koalizioarekin ” ezarri dute.

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua