Prentsa Aretoa

2011/11/11

Geroa Baik Nafar Erriberak Nafar eta Espainiar gobernuen aldetik ingurumenean pairatzen duen zigorrak eragindako kezka adierazi du

Bi gairen inguruan errotu dira, Geroa Bai koalizioak exekutibo hauei biei zuzendu dizkieten kritikak. Lehena, Errege Bardeetako Tiroketa poligonoa eta bonbardaketa. Uxue Barkosen esanetan “munizio erabilia biltzeko zabortegi egin dute UNESCO erakundeak berak Naturaren Ingurumen Erretserba deitu duenaren erdi erdian”; “honi gehitu behar zaio PSOEren gobernuaren jarduna, duela gutxi 50 urte gehiagorako luzatu duelako Defentsarekin zuen kontratua”.

rss Ezagutzera eman
Geroa Baik Nafar Erriberak Nafar eta Espainiar gobernuen aldetik ingurumenean pairatzen duen zigorrak eragindako kezka adierazi du

ARGAZKIA JAITSI

   Aurrekoa bezain gai larria da Castejoneko lantegi termikoen bigarren fasea. Geroa Bairen hautagaiak salatu duenez “ohiko segurtasun arauak urratzen ditu, besteak beste hirigunetik 500 metrotara egotearena”. 

   Uxue Barkosek Nafarroa Baik Kongresuan aurreko legegintzaldian egin duen lana azpimarratu du, besteak beste balio izan duelako Ebro ibaiak Tuteran egiten duen bidean muskuilu zebrari aurre egiteko, Onin ibaiaren ubidea berreskuratzeko; Elizondon Ibai Parkea  egitek inbertsioak  egiteko edo Irurtzunen Artabia tunelaren eraberritzeari ekiteko.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!