Prentsa Aretoa

2011/11/11

eta Geroa Baik “nabarmen” irtengo dela esan du

Uxue Barkos, Geroa Bai koalizioak Diputatuen Kongresurako aurkezten duen zerrenda buruak baieztatu duenez ostiral honetan ezagutzera eman diren hauteskunde inkestez egiten duen irakurketa “benetan baikorra” dela, “eserlekua lortzea zailen jartzen digutenek ere aitortu baitute Geroa bai era nabarmenean sartuko dela Nafar panorama politikoan”.

rss Ezagutzera eman
eta Geroa Baik “nabarmen” irtengo dela esan du

ARGAZKIA JAITSI

   Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkariek argitaratutako inkestek ez diote Geroa Bairi eserlekurik ematen, baina lehian sartzen dute Uxue Barkosek Kongresuko eserlekua berresteko aukera izan dezan.

   Barkosek azpimarratu duenez “duela hilabete eskas, Geroa Bai marka berria aurkezten zen, hori zen gure zailtasunik handienetakoa, eta jendeak gure egitasmoa marka berriarekin identifikatu izana da benetan pozgarria dena”.

   Hautagaiaren esanetan “inkestek onartu dute Geroa Bai koalizioak Nafarroan gune politiko nabarmena hartzen duela eta 2004 urtera bueltatzen garela, lehengo Nafarroa Baik eta oraingo Geroa Baik  UPNri eserlekua  kentzea lortu genuenean”. “Pozez betetzekoa da, gure zailtasunekin ere aukera berdintasunean borrokatu ahal garelako” baieztatu du.

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua