Prentsa Aretoa

2011/11/14

Geroa Baik Nafarroarentzat aldarrikatu du Diabetesaren Estatu Zentro erreferentziala

Uxue Barkosek Nafarroan diabetesaren estatu zentro erreferentziala egitea aldarrikatu du. “Kalitatezko enplegua sortzea eskaintzeaz gain,hiritarrentzako osasunean egindako inbertsioa suposatuko duelakoan”. Gaixotasun honek nafarren ehuneko hamar bati eragiten die eta Geroa Bai koalizioak “are arreta sakonagoa eskatzen du”

rss Ezagutzera eman

    Diabetes gaixotasunaren nazioarteko eguna izan da koalizioko hautagaiek  Iruñean, Nafarroako Erietxeko atean  bertan, gaixotasun horretako arreta, eta orokorrean osasun publikoa hobetzeko  aldarrikatzen dituzten neurriak ezagutzera emateko baliatu dutena; neurri artean ez dute “ko-ordainketa” aurreikusten, aukera hau “erabat” baztertzen dutelarik

    Uxue Barkosek diabetes gaixotasunarekin erlazionatutako inbertsioa defendatu du eta gogoratu duenez “Estatu Zentroaren aldarrikapenarekin Kongresuan Nafarroa Bairen diputatu legez egin dugunaren lekukoa hartu du Geroa Bai koalizioak”.

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua