Prentsa Aretoa
2011/11/14
Geroa Baik Nafarroarentzat aldarrikatu du Diabetesaren Estatu Zentro erreferentziala
Uxue Barkosek Nafarroan diabetesaren estatu zentro erreferentziala egitea aldarrikatu du. “Kalitatezko enplegua sortzea eskaintzeaz gain,hiritarrentzako osasunean egindako inbertsioa suposatuko duelakoan”. Gaixotasun honek nafarren ehuneko hamar bati eragiten die eta Geroa Bai koalizioak “are arreta sakonagoa eskatzen du”
Diabetes gaixotasunaren nazioarteko eguna izan da koalizioko hautagaiek Iruñean, Nafarroako Erietxeko atean bertan, gaixotasun horretako arreta, eta orokorrean osasun publikoa hobetzeko aldarrikatzen dituzten neurriak ezagutzera emateko baliatu dutena; neurri artean ez dute “ko-ordainketa” aurreikusten, aukera hau “erabat” baztertzen dutelarik.
Uxue Barkosek diabetes gaixotasunarekin erlazionatutako inbertsioa defendatu du eta gogoratu duenez “Estatu Zentroaren aldarrikapenarekin Kongresuan Nafarroa Bairen diputatu legez egin dugunaren lekukoa hartu du Geroa Bai koalizioak”.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























