Prentsa Aretoa
2011/11/16
Geroa Baik hezkuntzan inbertsioa eta aukera berdintasuna defendatzen du
Geroa Baik gaurkoan defendatu du hezkuntza arloko inbertsioa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekiko aukera berdintasuna. Era berean defendatu du “errentagarritasun ekonomikoa gizarte eredu bakartzat ez jotzea” eta “gizarteari itzultzen zaiona eta kontribuzio sozio-ekonomikoa kontuan hartzea” eskatu du
“Hau ez da euro soiletan neurtu behar” esan du Pedro Aierdi Kongresurako hautagai eta UPNVko Irakasleak unibertsitate kanpusean ospatu izan den ekitaldian. Berarekin izan dira Maria Solana, Ana Vilches eta Gerardo Goñi hautagaiak.
Aierdik azpimarratu duenez Geroa Bairentzat hiru dira ongizatearen zutabeak eta mantendu behar direnak “osasun arloko aukera berdintasuna, egoera txarrenean daudenentzako gizarte babesa eta hezkuntza arloko aukera berdintasuna”.
Bere ustetan, hezkuntzan inbertitzea da jakintzaren ekonomian inbertitzea, giza kapital kualifikatu eta profesionaldua sortzen duelako, eta balorea,aberastasuna eta garapen ekonomikoa informazio transferentzia bidez sortzen duen ikerkuntza eta berrikuntzan.
Baieztatu duenez hezkuntzan inbertitzea da gizarte ongizatean, kohesioan eta gizarteratzean inbertitzea “hezkuntza baita pribilegiatu ez direnek gora egiteko eskailerarik onena”.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























