Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2021/02/27

Nafarroako EAJ-PNVk Ilusio eta baikortasun handiz egin du gaur bere Herrialde Batzarra, 2021eko erronkei aurre egiteko gogoz

Nafarroako EAJ-PNVk Iruñeko egoitzan egin du gaur goizean bere Ohiko Herrialde Batzarra, baina edukiera mugatuarekin, Covid-19aren eraginez ezarri behar izan ziren murrizketen ondorioz. Horrela, Herrialde Batzarraren gaurko bileran izan da Uri Erakunde bakoitzeko ahaldun bat; eta gainerako alderdikideek telematikoki parte hartu dute bileran.

rss Ezagutzera eman
Nafarroako EAJ-PNVk Ilusio eta baikortasun handiz egin du gaur bere Herrialde Batzarra, 2021eko erronkei aurre egiteko gogoz

ARGAZKIA JAITSI

Gaurko bileran aurkeztu dira,besteak beste, Aberri Batzarreko Nafarroako ordezkariek eginiko zuribideak, Mikel Irujo Ekonomia eta Enpresen Garapenerako Kontseilariaren zuribidea eta Nafarroako Parlamentuaren urteko zuribidea, Maria Solana Burukidearen aldetik. Napar Buru Batzarrak ere bere urteko txostena aurkeztu du eta Unai Hualde Presidenteak egoera politikoari buruzko analisia egin du.

Halaber, Herrialde Batzarrean aurkeztu da aurtengo ekitaldirako aurreikusten den lanaren planifikazioa eta gure Uri Erakunde guztien Buru Batzarrak berritzeko prozesuak mahaigaineratu dira. Ondorengoak dira: Iruña, Burlata, Uharte, Zizur Nagusia, Eguesibar, Altsasu, Etxarri Aranatz, Ziordia, Arantza, Baztan, Bera, Igantzi, Lesaka, Lizarra, Biana, Tutera, Burguete y Tafalla.

Egoera politikoaren analisiaren barruan balioetsi da, halaber, Mikel Irujok Ekonomiaren Garapenerako Sailaren buru gisa orain arte egin duen lana: “Erakusten ari da karguak behar dituen eskarmentua eta gaitasuna dituela; martxan dagoen tren bat hartzea, gaur egungoa bezalako egoera kritiko batean, krisi egoeran, ez da bat ere erraza, eta Batzar honek bere  babes osoa adierazi nahi dio kontseilariari”, esan dute. Halaber, Batzarreko kideek Manu Ayerdi kontseilari ohiari adierazi nahi izan dizkiote bere babesa eta aintzatespena.

Beste alde batetik, Nafarroako Herrialde Batzarrak bere eta Alderdi osoaren izenean erabateko gaitzespena adierazi du Javier Ollo burukide eta Altsasuko alkateak jaso dituen mehatxuengatik. “Ultraeskuindarrekoek sekula ez gaituzte kikilduko, mehatxuak eta harropuzkeria arma bakar gisa erabili arren; horien aurrean, bakea eta elkarbizitza baino ez”, adierazi dute Napar Buru Batzarreko ordezkariek.

Azkenik, 2021erako planteatzen diren erronkak “ilusio eta baikortasun” handiz aztertu dira alderdikideen aldetik, eta oso balorazio ona  eman  zaie Geroa Bai koalizioaren baitan gure alderdikidek egin duten  ekarpenari eta koalizioaren barruan  duten parte hartze aktiboari.

Next Euskadi
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua