Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2021/09/29

EAJ-PNVren gogorapen txeratsua Fortunato Agirreri Estella-Lizarran

Gaur, irailak 29, 85 urte bete dira 1936an Estella-Lizarrako alkate izan zen Fortunato Agirre erail zutenetik.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVren gogorapen txeratsua Fortunato Agirreri Estella-Lizarran

ARGAZKIA JAITSI

Urtero, irailaren 29a iristean egin ohi duten bezala, Napar Buru Batzarreko kideek eta EAJ-PNVren Lizarrako Uri Erakundeko kideek maitasunez gogoratu nahi izan dute alkate izandakoa, eta omenaldi txikia eskaini diote Fortunato Agirreri, Egaren hiriko udaletxe barruan.

Ekitaldian lore eskaintza egin dute 36ko estatu kolpe faxistaren ondorioz fusilatu zituzten udal ordezkari Fortunato Agirre, Clemente Ros eta Federico Lezaren omenez jarritako plaka aurrean. Bertan izan dira Nafarroako EAJ-PNVko herri kargudunak, hauen artean Unai Hualde Iglesias presidentea eta Blanca Regúlez foru parlamentaria,  bai eta Fortunatoren senideak ere.

Ekitaldiak batu ditu Lizarrako EAJ-PNVko kideak, eta haien ordezkari gisa Fortunatori eta bere senideei hitz batzuk eskaini dizkie Ricardo Gómez de Segurak.

Agirre Alderdiaren erreferente izan zen Lizarraldean eta Nafarroa osoan, euskararen, kulturaren eta kirolaren defendatzaile sutsua. Beste hainbat gauzaren artean, CA Osasuna eta CD Izarra taldeen fundatzaileetako bat izan zen.

Unai Hualde NBBko Presidentearen hitzetan Fortunato “EAJ-PNVko militante izan zen, baina baita euskararen militante ere, justizia sozialaren defendatzaile, kulturaren eta gure kirolaren sustatzaile, denontzako eredu. Hain zuzen ere, larunbatean Manuel Irujo saria emango diogu Lizarra Ikastolari. Fortunato harrituta egongo litzateke gaur  egun Lizarran bizi den euskaldun kopuruarekin”.

“Lizarrako ikastolaren proiektua gaur egun errealitatea bada, bera bezalako pertsonei esker da, proiektu hau oso garai konplikatuan bultzatu baitzuten, Lizarraldean euskara hitz egiten eta ulertzen zutenak oso gutxi zirenean, gainera. Euskarari emaniko bultzadaz gain, bikaina izan zen Udaleko kudeaketa lanean.Beti izango dugu gogoan. Hori ezin izango digu inork kendu”, gogoratu du Hualdek.

Next Euskadi
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua