Prentsa Aretoa

2026/07/02

Nafarroako EAJ-PNVk 'San Ferminetako zapia' emango dio aurten Iñigo Urkullu Renteria Lehendakari eta Euzkadi Buru Batzarraren presidente ohiari

Napar Buru Batzarrak eta Iruñeko Uri Buru Batzarrak goraipatu eta nabarmendu nahi izan dute Urkulluk Euzkadi hobe baten alde egin duen lan handia

rss Ezagutzera eman
Nafarroako EAJ-PNVk 'San Ferminetako zapia' emango dio aurten Iñigo Urkullu Renteria Lehendakari eta Euzkadi Buru Batzarraren presidente ohiari

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Urkullu Renteriak, urteetan zehar Lehendakaritzatik zein Euzkadi Buru Batzarraren burutzatik Euzkadi hobe baten alde funtsezko zeregina bete ondoren, 'Sanferminetako zapia' jasoko du Nafarroako EAJ-PNVren eskutik, Nafarroako ordezkari jeltzaleek Sanferminetako jaietan urtero egin ohi duten ekitaldian.

Ekitaldia uztailaren 7an egingo da eta bertan izango dira Euzkadi Buru Batzarreko burukideak, Aitor Esteban presidentea; Napar Buru Batzarreko kideak eta haien presidente Unai Hualde eta Iñigo Urkullu Lehendakari zela taldekide izan zituen sailburuak, talde jeltzaleko hainbat alderdikide eta alderdizaleekin batera.

Napar Buru Batzarrak eta Iruñeko Uri Buru Batzarrak urteroko zapia eman ohi dute alderdikide baten konpromiso eta dedikazioa aitortuz eta aintzatesteko. Oraingo honetan beren esker ona eta aintzatespena Iñigo Urkulluri eskaini nahi izan zaio eAtlantic Fundazioko gaurko presidente eta Lehendakari (2012-2014), Euzkadi Buru Batzarraren presidente ohi (2007-2012), Bizkai Buru Batzarraren presidente ohi (2000-2008) eta beste hainbat barne eta herri karguez gain 1994-2007 epealdian Eusko Legebiltzarrean Bizkaiko legebiltzarkide izandakoari bere ibilbidea eta konpromisoa aitortuz.

Unai Hualde Napar Buru Batzarraren presidenteak nabarmendu duenez Iñigo Urkullu gidatu izan duten baloreak izan dira “gure Alderdiaren berezko baloreak, hala nola koherentzia, lana, giza eskubideen defentsa eta justizia soziala, ahaztu gabe bere jardun guztietan Nafarroa gogoan izan duela gure Herriaren ezinbesteko zatia den aldetik".

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!