Prentsa Aretoa
2005/11/22
EAJk osoko zuzenketa aurkeztu die 2006 urterako Nafarroako Aurrekontuei
2006 urterako Aurrekontu Egitasmoak behe mailako aurrekontua aurkezten du, defizit argiak ditu eta jarrera kaltegarriak hainbat gaitan; Gobernuak ez du aurrekontu aldaketen gaineko azalpenik eman eta gainera ez da bat ere ulergarria aurrekontuz kanpoko politikak erabiltzea azpiegituretan inbertsio handiei ekiteko. Hori dela eta, EAJk osoko zuzenketa aurkeztu dio Foru Gobernuak aurkeztu duen Aurrekontu Egitasmoari.
Jose Luis Etxegarai Nafarroako Ganberan EAJren legebiltzarkideak azpimarratu egin du lurzoruak erosteko , etxebizitzak egiteko , errepideak egiteko, nekazaritza eta abeltzantzarako eta euskararen garapenerako diru partidak beherantzako joera dutela eta salatu duenez " urtero gertatzen da aurrekontua amaitzeko kopuruek hasiera batean onartutako aurrekontua gainditzen dutela. Izan ere, Egitasmo honek % 3,2 baino ez du gainditzen 2005ko aurrekontu exekuzioa ".
Halaber, talde jeltzaleak zatikako 219 zuzenketa aurkeztu ditu, dirutan 150 milioi euroko kopurua egiten dutenak, Herri Administrazioa, Herri lanak, Hezkuntza, Etxebizitza, Gizarte Ongizate eta Osasun gaietarako diru kopuruak handitzeko.
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























