Prentsa Aretoa
2006/03/09
EAJren mozioa, Nafarroa eta Nafar Errioxa jatorri deitura duten ardoen kalitatea zaintzeko.
Jose Luis Etxegarai EAJren foru parlamentariak ardoak zahartzeko sistemaren gaineko mozioa aurkeztu du Nekazaritza Batzordeak azter dezan. Honekin, Nafarroa eta Nafar Errioxa jatorri deitura duten ardoen kalitatea defendatu nahi du, eta ,modu berean, kontsumitzaileak behar besteko informazioa izan dezan eta produktoreen artean lehiakortasun zintzoa eman dadin.
Mozioaren zergatia izan da europar araudian eman den aldaketa. Hain zuzen ere, haritz zatiak erabiltzea baimentzen du ardoa zahartzeko prozesuan, orain arte guztiz debekatua izan zerbait. Praktika honek upelean eta botilan zahartzeko prozesua ordezkatzen du. Ardotan, zahartzeak ematen duen antzeko zaporea emateko, aritz txirbilak botatzen dira. Sistema hau erabiltzen da gehien bat ardogintzan hasierako urratsetan dauden herrialdeetan , besteak beste Australia, Txile edo Hegoafrika.
Mozioaren bidez, Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio egur zatiak erabiltzea jatorria adierazi gabeko mahaiko ardoen kasuetara muga dadin, eta etiketan adieraztea beharrezkoa izan dadin.
Helburu nagusia da jatorriak identifikatzen dituen ardogileen interes zilegiak defendatzea ,eta, batez ere, Nafarroako jatorria eta Errioxako jatorria dutenen kasuan. Halaber, beharrezko jotzen da kontsumitzaileari zor zaion informazioa bermatzeko eta zahartze tradizionalpeko ardoen eta egur zatiak erabilita zahartzen direnen arteko lehiakortasun zintzoa eman dadin.
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























