Berriak
BERRIA
2004/11/24
AGIRREBENGOAK ERREFLEXIO GABEKOTZAT JO DITU SANZEK BATASUNARI BURUZ EGIN DITUEN ADIERAZPENAK
Jose Angel Agirrebengoa NNBren lehendakariak Miguel Sanz presidentearen adierazpenei garrantzia kendu die. Agirrebengoaren esanetan adierazpen hauek Sanzek Argentinara egindako bidaiaren ondorengo jet-lag efektuaren eraginez izan daitezke.
BERRIA
2004/11/20
IMAZ: “NAFARROA-BAI EGITASMOAK FORU HAUTESKUNDEETARAKO ERE BALIO DU”
“Estatutu Politiko Berriaren oinarriek Nafarroarentzat ere balio dute”, “Nafarroa Bai foru hauteskundeetarako alternatiba da” eta “Nafarroa izango da nafarrek nahi dutena”. Hiru ideia hauek izan ziren Josu Jon Imaz EBBren lehendakariak Tuteran eskainitako hitzaldian landu zituenak eta bertaratu zen jendearen galderantzunak ordubetez eragin zituztenak.
BERRIA
2004/11/05
AGIRREBENGOA: “PSNek ARGITU BEHARKO DU NAFAR GIZARTEAREN AURREAN ZERGATIK EGITEN DION UKO UPNren ALTERNATIBA IZATEARI”
Konstituzioaren Laugarren Agindu Iragankorra -alegia, nafarrei dagokiela erabakitzea gaur egungo estatusari eutsi nahi dioten ala EAErekin batera barruti elkartu bat eratu— deuseztatzeko PSNk UPNri eskaini dion laguntza dela-eta, Jose Angel Agirrebengoa Napar Buru Batzarreko lehendakariak hots egin dio “PSNren zentzu demokratikoari”.
BERRIA
2004/11/05
IMAZek PSNren UPNekiko MORRONTZA SALATU DU ETA PATXI LOPEZi BERE ALDERDIKIDEEI BURUZKO IRITZIA ESKATU
Josu Jon Imaz EBBko lehendakariak PSNren UPNekiko morrontza salatu du gaur eta, “Nafarroak bere etorkizuna erabakitzeko duen bide demokratikoa eragotzi” nahi dutelarik, Patxi Lopez euskal sozialisten idazkari nagusiari bere nafar alderdikideei buruzko iritzia eskatu dio. Galdera hau egin du Imazek, PSN laugarren Agindu Iragankorra kentzearen alde agertu ondotik.
BERRIA
2004/10/29
IMAZ: “NAFARTARREI DAGOKIE EUSKAL HERRIAREKIN MANTENDU NAHI DUTEN HARREMAN MOTA ERABAKITZEA”
Josu Jon Imaz, Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak Altsasun atzo emandako hitzaldian, Euskadirako egin den Estatutu Politiko berriaren proposamena nafarrentzako guztiz erabilgarria dela adierazi du. Imazen esanetan Estatutu berri hau Foru Erkidegoarekiko Konstituzioa baino askoz ere adeitsuagoa da, hau da, testu berriak erkidegoari buruzko erabakiak hiritarren esku usten ditu.

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS